Shows / Goizeko Izarretan

Goizeko Izarretan
Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak… unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea 665 700 700 whatsapp zenbakira informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan goizeko 08:30ean gizarte gaien tertulia izaten…
Episodes
Goizeko IzarretanEgindako lana gizarteratzeko, liburua, aldizkaria eta dokumentala prestau dabez
Euskal Herriko herri mugimenduen eraginkortasun politikoa aztertu eta indartzeko prozesua egin dabe azken hilebeteotan hainbat eragilek eta militantek, Mirari…
Goizeko IzarretanTeknologia barriek eskola jazarpenean eragin handia euki dabe
Eskola Jazarpen eta Biolentziaren Kontrako Eguna, ziber-erasoak barne, da zemendiaren 5a. Goizane Laiseka Gernikako San Fidel Ikastolako alkarbizitza…
Goizeko IzarretanPailazoaren Nazinoarteko Eguna da gaur
Pailazoaren Nazinoarteko Eguna da gaur. Hori dala eta, Gure Zirkura hurreratu gara Bizkaia Irratian, Iker Galartza pailazoagaz berba egiteko asmoz. Esan…
Goizeko IzarretanUNESCOren Eguna dala aprobetxauta, UN Etxera jo dogu
UNESCOren Eguna da gaur. UNESCO, dakizuenez, Nazino Batuen erakundea da eta bere helburuak personen bizi kalidadea hobetzea eta bakea sustatzea dira…
Goizeko IzarretanIngeniaritzaren eragina ospitaleetan oso nabarmena da
Gaur hasi eta barikura arte luzatuko da Bilbon Osasun Arloko Ingeniaritzaren 43. Kongresu Nazionala, Ospitale Ingeniaritzaren Espainiako Elkarteak antolatuta…
Goizeko IzarretanIrakurtearen garrantziaz ohartarazo deuskue
Azken PISA txostenaren emaitzen ondoren irakurtearen garrantziaz asko entzuten gabilz, eta gaur gai hori aztertu gura izan dogu Roberto Mielgo BAMeko Hizkuntza…
Goizeko IzarretanIkerketa CIC nanoGUNEko talde batek gidatu dau
CIC nanoGUNEko Nanogailuak taldeko ikertzaileek esperimentalki probau dabe posible dala informazino magnetikoa garraiatzeko gai dan spin-korronte bat lortzea…
Goizeko IzarretanEuzko Alderdi Jeltzaleak Oscar Puente ministroaren dimisinoa eskatu dau
Aktualidade eta politika gaiak aztertu doguz gaur. Dagoeneko zemendian sartu gara bete-betean eta hilabete garrantzitsua izango da. Datorren asterako huelga…
Goizeko IzarretanBabes fisikoaz gan, babes politikoa, segurtasun-prestakuntzea eta laguntza psikosoziala eskaintzen dabez
Nazinoarteko Bake Brigadek komunikazinoaren inguruko dekalogo bat aurkeztu dabe Bilbon, giza eskubideen defendatzaileak eta kazetariak babesteko helburuagaz…
Goizeko IzarretanKongresuak omenaldirako tartea izango dau, baina gaur egungo erronkei buruzko hausnarketea be izango da ardatz
Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuaren bigarren edizinoa egingo dabe abenduaren 16tik 18ra bitartean, Donostiako EHUren Carlos Santamaria zentroan…
Goizeko IzarretanSindikatuak poliziaren jarduna eta erakunde judizialen erantzukizuna salatu dauz
Abusuko emakume bat eta bere alaba adintxikikoa etxebakotu dabez gaur goizean, Arrigorriagako Santa Isabel kaleko etxebizitza batetik. Batu Etxebizitza…
Goizeko IzarretanParte-hartzaileek biktimen senideei eta hurbilekoei alkartasuna adierazo deutsee, eta ikerketak argitu arte zuhurtziaz jokatzeko be eskatu dabe
Goizeko Izarretan saioan egin dan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulian, tren istripuaren inguruko hausnarketa egin dabe gaur Iker Casanovak, Jesus…
Goizeko IzarretanUNICEF Españak alderdi politiko guztiekaz batzartzeko intentzinoa dauka
UNICEF Españak hauteskunde-programetarako proposamenak aurkeztu ditu azaroaren 29ko hauteskunde orokorrei begira. Izan be, estaduko haurrek eta nerabeek…
Goizeko IzarretanTubos Reunidosen etorkizuna airean dago oindino
Aste pare bat barru egitekoa da hainbat sindikatu eta eragilek deitutako huelga orokorra, zemendiaren 11an hain zuzen be. Baina egia esan arlo sozioekonomikoan…
Goizeko IzarretanBBK-k eta Lurgaia Fundazioak bultzautako proiektuak 5.655 boluntario izan ditu
10 urte bete dira aurton BBK-k eta Lurgaia Fundazioak BBK Basoan lehen zuhaitza landatu ebenetik. Proiektua anbizino argi bategaz jaio zan: herritarrak…
Goizeko IzarretanAktualidade eta politika gaiak aztertu doguz Senadurako EH Bilduren Bizkaiko hautagaiagaz
Aktualidade eta politika gaiak aztertu doguz gaur Bizkaia Irratian Senadurako EH Bilduren Bizkaiko hautagaia dan Idurre Bidegurenegaz. Hasteko, Bilbon…
Goizeko IzarretanEtxea bizimodurako ardatz garrantzitsua da
Caritas Bizkaiak etxe barik dagozanei eskaintzen deutsiezan laguntzeaz eta zerbitzuez egin dogu berba Bizkaia Irratian. Horretarako, Caritas Bizkaian…
Goizeko IzarretanOdola emotea milaka euskaldunen konpromisoari esker egin daitekeen ekintza solidarioa da
Osakidetzak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 108 odol-emoile handi omendu ebazan pasa dan barikuan Gernika-Lumon. Omendutako personak emoile handitzat hartzen…
Goizeko Izarretan251 postu Urriko Azken Astelehenean Gernikan
Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko diputaduagaz izan gara Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenean. Esan deuskunez, gaurko…
Goizeko IzarretanBegoña Errazti eta Imanol Alvarez izan dira gizarte gaien tertulian
EHUk ez dau CAFegaz eukan lankidetza-hitzarmena barrituko. Horrek erreakzino desbardinak sortu dauz, eta Goizeko Izarretan irratsaioan, gaurko gizarte gaien…
Goizeko IzarretanIspasterren Geuretxea ibilbide interaktiboa aurkeztu dabe
Ispasterrek euskal baserriaren historia eta bilakaera ezagutzeko ibilbide interaktiboa aurkeztu dau, Geuretxea. Ispasterrek daukazan berezitasunen artean…
Goizeko IzarretanJuan Mari Uriarte Elkartea martxan ipini dabe
Juan Mari Uriarte Elkartea martxan ipinteko lehenengo pausoak emoten hasi dira, Donostiako eta Zamorako gotzain eta Bilboko gotzain laguntzaile izan zanaren…
Goizeko IzarretanMende erdi egin dau artxiboak Bizkaiko erlijino, gizarte, kultura eta familia historia ezagutzeko funtsezkoa dan materiala kudeatzen
Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak 50 urte bete ditu aurton. Hori dala eta, 50 urteko ibilbidearen oroitzapena egingo dabe gaur bertan bere egoitzan…
Goizeko IzarretanFundazino barriak euskerea, kulturea, kirola eta aukera-bardintasuna sustatzea dauka helburu
Lauro Fundazioaren aurkezpen ofizialak 450 lagun inguru bildu ebazan atzo arratsaldean Bilbon. Lauro Ikastolaren inguruan hamarkadetan zehar pilatutako…
Goizeko IzarretanBartzelona da erreferente nagusia '15 minutuko uria' kontzeptuaren esparruan
15 minutuko uria kontzeptua izan da protagonista hileon Zientziaren Giltza Elkarteak Ondarroan antolatutako berbaldian. Hizlaria Nagore Pereira arkitektoa izan…
Goizeko IzarretanIII. Konferentzia Subiranista antolatuko dau Gure Eskuk udabarri partean
Nazino gisa jauzi bat, etorkizunez beteriko jauzi bat. Horixe irudikatuko dau Gure Eskuk urriaren 25ean, Zazpi jauziz, herri bat ekimenaren bitartez. Egun…
Goizeko IzarretanBisitak, hitzaldi teknikoak, mahainguruak eta esperientzia-trukaketak egongo dira
Markina-Xemein Europako gaztagintza artisauaren epizentro bilakatuko da gaurtik zapatura arte. Horren harira, Iratxe Lasa Markina-Xemeingo alkatea eta Malen…
Goizeko IzarretanEhun urte inguru daroez Zeanuri eta Ubideren artean larreen bakea sinatzen
Larreen bakea sinatuko dabe bihar Ubidek eta Zeanurik. Larreak daukiez amankomunean udalerri biek eta eta joan dan ehun urte baino gehiagotan alkarri kontuak…
Goizeko IzarretanAna Pérez eta Iñigo Santxo Goizeko Izarretan irratsaioko gizarte gaien tertulian
Prezioen gorakadeaz egin dogu berba gizarte gaien gaurko tertulian, Goizeko Izarretan irratsaioan. Energia garesti dago eta horrek eragina dauka produktu…
Goizeko IzarretanPlanak 225 milioi euro mobilizauko ditu 2030era arte, 45 milioi euroko ekarpen publikoagaz
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko Egurraren Plan Estrategikoa aurkeztu dau. Ibilbide-orri barri horren…
Goizeko IzarretanKontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da lekuak bete arte
XXIX. Agiña Memoriala ospatuko dau Jatorki Abesbatzak zapatuan Bilboko Atxuriko Gizakunde Eleizan. Egitasmoaren ganean gehiago jakiteko asmoz, Jabi Zorroza…
Goizeko IzarretanEmonaldi bi eskainiko dabez, zapatu arratsaldean eta domeka eguerdian
Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak indarrak batu dabez proiektu barri bat aurrera eroateko. Arriagaren Aterkia musika ikuskizun poetiko eta oniriko…
Goizeko IzarretanEgitasmoak 20 taldetik gora batuko ditu aurton
Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa egingo dabe Lemoan zapatuan, urriaren 17an. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, Danok musikarien kooperatibaren…
Goizeko IzarretanTertuliakideek gazteek etxebizitza eskuratzeko daukiezan zailtasunak aztertu dabez
Etxebizitzearen arazoa eta azaroaren 11erako deitutako greba orokorra izan dira gaurko tertuliaren gai nagusiak. Lander Intxausti eta Itziar Irazabalek gazteek…
Goizeko IzarretanHasi barri dan ikasturtean ikasleen segurtasuna bermatuko dauan idatzizko ebazpen bat be eskatu dabe
Aulestiko 14 familiek eskola taxia mantentzea eskatu dabe, administrazinoaren azken hilabeetako isiltasunaren aurrean. Adingabeak errepide estu batetik oinez…
Goizeko Izarretan2001ean eratu ebenetik gaur egunera arte aurrerapauso mantsoak emon izan dira
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25 urte bete ditu dagoeneko. 2001ean eratu ebenetik gaur egunera arte aurrerapauso mantsoak emon dirala esan deusku Agurne…
Goizeko IzarretanArabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako ekoizleak dagoz kooperatiban
25 urte bete ditu Basatxerrik aurton. Hori dala eta, Basatxerri abeltzainen kooperatibara hurreratu gara gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Arabako…
Goizeko IzarretanBederatzi urte erbestean egin eta gero, laster itzuli leiteke Puigdemont Kataluniara
Kataluniako prozesu independentistan parte hartu eben buruzagiei diru publikoa oker edo bide barik erabili izanagaitik ezarritako zigorrari amnistia apliketako…
Goizeko IzarretanPP eta VOX alderdiek gehiengoa izango dabela aurreikusten dabe inkestek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak. Hori dala eta, Lander Martinez, Sumarreko diputadua Espainiako…
Goizeko IzarretanEleizea asko aldatu da Ikobaltzeta hasi zanetik gaur egunera
Francisco Javier Ikobaltzeta 'Txabi' abadeak erretiroa hartu dau, abadegintzaren Urrezko Ezteguak ospatu dituan urte berean. Hamarkadak joan, hamarkadak…
Goizeko IzarretanAnder bagilaren 22an hil zan, taserra erabilitako atxiloketa operazino baten
Justizia Anderrentzat plataformeak deituta, 11.000 lagun inguru batu ziran Santurtzin astegoienean, Anderren kasua argitzeko eta erantzukizun penalak…
Goizeko IzarretanTertuliakideek nabarmendu dabe etxebizitzearen arazoa egiturazkoa dala, baina epe laburrean be neurriak behar dirala
Goizeko Izarretan saioan, Miren Josune Aristondok, Jasone Aretxabaletak, David Lopategik etxebizitzearen arazoa izan dabe hizpide gaurko tertulian. Espainiako…
Goizeko IzarretanNagusiak alkartea ezagutu dogu Adinekoen Nazinoarteko Egunean
Adinekoen Nazinoarteko Eguna da gaur. Ondorioz, Nagusiak alkartera hurreratu gara. Nagusiak Bizkaiko adinekoen alkartea da eta bertan dabil kolaboratzaile lez…
Goizeko IzarretanSailburuak unibertsidade sistemaren kalidadea aldarrikatu dau
Ikasturte hasiera honetan unibertsidadera jo dogu gaur, besteak beste arlo horretako gaiak jorratzeko. Horretarako, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia…
Goizeko IzarretanEtxebizitza arloan dagoan arazoaz berba egiteko, geugaz euki dogu LAB sindikatuko Bizkaiko etxebizitza arduraduna
Etxebizitza dekretu biren ganeko botazinoa egingo da barikuan Espainiako Ministroen Kontseiluan. Laburbilduz, batean etxebakotzeen aurreko babesa 2030era arte…
Goizeko IzarretanEpaimahaiak nabarmendu dauanez, Getek gizarte-sentsibilizazinoan eta genero-bardintasunean konpromiso luzea dauka
Harritxu Gete Ugarte ikertzaile donostiarrak jaso dau 6. Gladys Saria. Puntues Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultadeak abiatutako sariak ingurune…
Goizeko IzarretanZazpi erakundek ezagutza, gizarte-ekintza eta politika publikoak buztartu dabez haur eta nerabeenganako tratu ona indartzeko
Umeak eta nerabeak babesteko ekimen pilotu bat ezagutu dogu gaur: Tratu on+. Proiektuaren helburua komunidadeek haur eta nerabeak zaintzeko, babesteko eta…
Goizeko IzarretanOsasunean ipiniko dabe fokoa foroan, bizi garen inguruak geure osasunean eragin zuzen eta handia daukalako
‘Ciudades del Futuro’ kongresuaren bosgarren edizinoa egingo dabe eguenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bilbao Urban and Cities Design ibili da eta dabil…
Goizeko IzarretanMaila guztietako klaseak eskaintzen dabez Euskal Herriko lehen euskaltegi profesionalean
2026-2027 ikasturtea urrian hasiko da Ulibarri Euskaltegian. Hori dala eta, bertara hurreratu gara gaur. Loren Suarez zuzendariak esan deuskunez, ikasturte…
Goizeko IzarretanOsasun-aseguru pribatuentzako kenkariak, etxebizitza eskuratzeko laguntzak eta enpresen zerga-abantailak izan dabez berbagai
Bizkaiko zerga-erreforma izan dabe hizpide Goizeko Izarretako tertulian Jesus Lekerikabeaskoa, Iker Casanova eta Eneritz de Madariaga Batzar Nagusietako…
Goizeko IzarretanArbidek uste dau Hezkuntza sailak ez daukala benetako borondate politikorik segregazinoaren auziari erantzuteko
STEILAS sindikatura hurreratu gara gaurkoan, eurekaz hainbat gai jorratzeko asmoz: PISA txostenaren emaitzak, ikasturte barriaren erronkak, azken boladan…
Goizeko IzarretanEz da posible jakitea gizakiak adimen artifizialaren ganeko kontrola galduko dauan ala ez
Adimen artifizialaren arriskuen inguruko eztabaidea pil-pilean dago azken boladan. Orain dala aste batzuk, Anthropic enpresako ikertzaile batek dimisinoa…
Goizeko IzarretanHitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta kultur ekitaldiak izango dira
BIHAR Kongresua egingo dabe Bilbo, Irun eta Hendaian irailaren 23tik 26ra. Urte bi prestaketa lanetan ibili ondoren, Garabide, Plazara, Soziolinguistika…
Goizeko IzarretanBISUBI Fundazioak antolatuta, sektorearen etorkizuneko erronka nagusiak aztertuko dira
Euskal gastronomia eraldaketa garai sakona ari da bizitzen. Negozio-eredu barriek, barrikuntzak, jasangarritasunak, belaunaldi-erreleboak eta gizarte-aldaketek…
Goizeko IzarretanCaritas Bizkaiak Testamentu Solidarioa bultzatu gura dau
Caritas Bizkaiak Testamentu Solidarioa bultzatu gura dau egoera ahulean dagozan pertsonei hil ostean be lagundu ahal izateko. “Eman Bizia: zure ondarea…
Goizeko IzarretanKezka ezbardinak ditu EH Bilduko zinegotziak: etxebizitza, klima-aldaketea, gobernantza-eredua...
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria del Rio proposatu dau alkategai izateko. Beraz, alderdiak Maria del Rioren aldeko apustua berresten dau, urian…
Goizeko IzarretanUEUren Inguma Euskal Komunitate Zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete ditu
UEUk eta Euskaltzaindiak euskerazko ekoizpen zientifikoa aztertzeko ikerketa-beka abiarazo dabe. Euskaltzaindiak eta UEUk euskerazko ekoizpen zientifikoaren…
Goizeko Izarretan836 eragile ekologiko ordezkatzen ditu Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak
ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, administrazinoa sinplifikatu eta…
Goizeko IzarretanAEKk pasa dan ikasturteko leloa mantendu dau: "Euskara eroso ikasi eta bizi"
Ikasturte hasieran gagoz eta matrikulazino garaia da AEKn. Aurten AEKn izango diran barritasunak eta helburuak jakiteko, AEKren Nazino Kontseiluko kidea dan…
Goizeko IzarretanSuizidioa prebenitzeko Nazinoarteko Eguna da gaur
Suizidioa prebenitzeko Nazinoarteko Eguna da gaur, irailak 10. Hori dala eta, Biziraun, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartera jo dogu…