
Juan Mari Uriarte Elkartea martxan ipini dabe
Juan Mari Uriarte Elkartea martxan ipinteko lehenengo pausoak emoten hasi dira, Donostiako eta Zamorako gotzain eta Bilboko gotzain laguntzaile izan zanaren figurea ardatz moduan hartuta. Begoña Martinez alkarteko kideak alkartea eratzeko ideia zelan sortu zan azaldu deusku: "Juan Mari Uriartek material asko itxi eban eta argitaratu behar dala pentsau dogu. Ideia horren inguruan eratu dogu taldea". Helburua Uriarteren pentsamendua zabaldu eta ezagutzera emotea da, eta Hego Euskal Herriko ekonomia zein gizarte gaietan kristau proposamenak zabaltzea. Memoria, hausnarketa eta alkarrizketa…
The skinny
The skinny isn't ready yet — notes appear once the transcript is processed.