
Osasunean ipiniko dabe fokoa foroan, bizi garen inguruak geure osasunean eragin zuzen eta handia daukalako
‘Ciudades del Futuro’ kongresuaren bosgarren edizinoa egingo dabe eguenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bilbao Urban and Cities Design ibili da eta dabil antolakuntzan eta beste zeregin batzuetan, eta Xabier Arruza koordinatzailea geugaz euki dogu Bizkaia Irratiko estudioetan. Etorkizuneko uriez berba egiten dogunean, 10 urteko epea dauke buruan: "Uri bat ez da urte bakar batean aldatzen. Urietako erronkak epe luzerako dira, baina gauzak urtero alda daitekez". Horren harira, larrialdi klimatikoaren auzia azpimarratu deusku Arruzak. Osasunean ipiniko dabe fokoa eguenean egingo daben foroan…
The skinny
The skinny isn't ready yet — notes appear once the transcript is processed.