
"Genero autodeterminazioa oso eraginkorra da"
“De cuando existía el purgatorio” antzezlana taularatuko dute Katakraken. Telebista plato baten itxura hartuko du oholtzak. Bertan, generoaz eztabaida pizten da. Iritzi oso ezberdinak dituzten protagonisten artean talka sortzen da. Genero autodeterminazioa egungo patriarkatua suntsitzeko tresna egokia izan daitekeela iradokitzen du lan honek. Danel Galdaerak eta Asier Rikarte aktoreek eman dizkigute xehetasunak Metropoli Forala saioan.
The skinny
The skinny isn't ready yet — notes appear once the transcript is processed.